Udala Artxiboa antolatzen eta katalogatzen hasi da lau urteko proiektu baten barruan.
Webgune hau Baztango Udal Artxiboko funtsaren tresna nagusia izanen da.
Horretarako ari gara lanean eta bi urteren buruan arrunt erabilgarri izatea espero dugu. Une honetan, datu basea osatzen eta artxiboa antolatzen ari gara. Honen tamaina hazi ahala, eta bereziki dokumentazio historikoaren deskribapenak eranstean, orria ireki eta edozeinek bilatzen ahal izanen ditu Baztango artxiboan altxatzen diren altxorrak.
Bitartean, faborez, itxaron pixka bat eta gozatu Ereiten.eus web gunean zein tokiko prentsan tarteka argitaratuko ditugun aurrerakinekin.